XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anton eta Karmen jaun-andreak, zuentzat milla gorantzi.

Mikel, beti bezela, eskribitzeko ailper xamarra dabil, eta orregatik neuk aurrea artu diot.

Biok laztan estu bana amarentzat, eta beste bana zuretzat.

Biotz-biotzean zaituzte beti zuen alaba kutun.

9 EMAKUME LAGUNARI

DEBA'tik

Basaburu'ren Esnaola'tar Maria Andª

DEBA

Nere lagun kutuna: Zorioneko aizenala jakin diñat, eta bereala nere poz-agurra bialtzeko idazten jarri naun.

Aur berria ta osasuntsua izan denala entzun dedanean, ezten txikia izan nere poza.

Mutilla ala ere!.

Berriz ta berriz, nere zorionik biotzetikoenak bialtzen dizkiñat.

Idazki au zuen Arantzak eramango dizue.

Koldo ta Arantza gure etxean, danbolin osoak ibilli ditun.

Izarraizko aitzak eta Loiola aldeak ondo ikasi dizkiten.

Gure Mikel eta Itziar Debatik etorri zitzaizkigunean, zuen arrera onaz eta lagunarte gogoz, ixildu gabe jardun zigutenan.

Gu ere gure aldetik zuen Koldo ta Arantzari egunik pozgarrienak sortzen, al-izan degun neurriz, saiatu gaitun.

Gaur atsaldeko trenean ziazen, ta anaitxo berria ikusteko irrikitzen gelditu ditun, zuen gertaera alaia telefonoz jakin degunean.

Biar kristautzen dezutenean, eta gero etxean mai inguruan batzen zeratenean, emendik zuen poz-lagun izango natzaizue.

Ire senarrari ere gure zorion-agurra emaion.

Lenbailen indartu ta jaiki adiñala.

Ia noiz joaten geran ire aingeru berri ori ezagutzera.

Bitartean ar ezan ire lagun biotzeko onen laztanik estuena.